212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Doneztebeko Udaleko Alkatesak, 2021eko abuztuaren 31an eman 144/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Doneztebeko UC-10an, M.ª Teresa Mariezcurrena Echeverria eta Oscar Mongay Jimenez arkitektoek idatzi eta Elizagibela Promociones, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Donezteben, 2021eko abuztuaren 31n.–Alkatea, Leire Ortuste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2113231