212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Ororbiako 3. poligonoko 496. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko abuztuaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, María Isabel Sánchez Garcíak sustatua, lerrokadurak aldatzeko Ororbiako 3. poligonoko 496. lurzatian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan, 76. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Oltza Zendean, 2021eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2113116