212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Eultza sektorea garatzeko. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehena.–Hasiera batez onestea Barañaingo Udalaren eta Eultzako Jaurerriko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateetako konpentsazio batzordeen artean sinatuko den plangintza eta kudeaketako hitzarmena. Hitzarmenaren xedea da Barañainek bide-komunikazioa hobetzea Iruñerriko gainerako aldeekin, zubi baten bidez, Kirol etorbidea lotzeko Landaben industrialdearekin eta N-30 errepidearekin. Horretarako, honako baldintza hauek ezartzen dira:

–Bosgarren azalpen-zatia kendu eginen da behin betiko onespena eman baino lehen, oraingoz ez baita azkenduko, suntsiarazpenez, 2008an sinaturiko hirigintza-hitzarmena.

–Seigarren estipulazioa aldatu egin beharko da behin betiko onespena eman baino lehen, eraikuntza eta urbanizazio obren aldiberekotasuna baimentzeko bermea izan dadin lizentziaren xedeko lurzatiari dagokion hirigintza-kargaren % 15.

Bigarrena.–Hitzarmena jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.”

Barañainen, 2021eko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2113133