212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Plangintzako hirigintza-hitzarmena Adiosko San Andrés nekazaritzako kooperatiba-sozietatearekin (AAD-1 eta SU-2 eremuak). Jendaurrean jartzea

Ikusirik proposamena, plangintzako hirigintza-hitzarmen bat egiteko Adiosko Udalaren eta Adiosko San Andrés nekazaritzako kooperatiba-sozietatearen artean (AAD-1 eta SU-2 eremuak).

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak egiteko, horiek aintzat har daitezen prozedurari amaiera emanen dion ebazpenean.

Adiosen, 2021eko abuztuaren 25ean.–Alkateordea, Iñigo Villafranca Lamberto.

Iragarkiaren kodea: L2113045