212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

2021. urterako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren abuztuaren 30eko 411/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Lesakako Udalaren 2021. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Lesakako Udalaren 2021eko lan publikoaren eskaintza onestea, honako lanpostu hauek barnean direla:

1. Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (basozain). Maila: D. Sarbidea: lekualdatze lehiaketa. Euskara maila: B2/B1.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Lesakan, 2021eko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2113224