210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

169C/2021 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Iruñeko “San Juan de Dios Ospitalea” entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

“San Juan de Dios Ospitalea” entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31003772011981), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2021eko uztailaren 13an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko ekainaren 30ean izenpetuta, eta 2021eko uztailaren 29an zuzendu baitzen. Horrenbestez, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 3an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko “San Juan de Dios Ospitalea” entitatearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2112308