210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Herri-lurren aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Hamar egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, irekita egonen da lehorreko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua eskatzeko epea; bizilagunek bakarrik eskatzen ahalko dute, ordenantza orokorrean adierazitako baldintzen eta betebeharren arabera (1991ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 27koa), udal bulegoetan dauden ereduak beteta eta eskatzen den dokumentazioa erantsita.

Aprobetxamendua zortzi urterako emanen da.

Laboreen laborantza egiteko ordaindu behar den urteko hasierako kanona izanen da urtean berrogeita bat euro eta hirurogeita zazpi zentimo hektareako, lehentasunezko aprobetxamenduetan, eta urtean hirurogeita hamabost euro hektareako, zuzeneko aprobetxamenduetan.

Lodosan, 2021eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Lourdes San Miguel Rojo.

Iragarkiaren kodea: L2113060