210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

3/2021 eta 4/2021 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2021eko abuztuaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontuko 3/2021 eta 4/2021 aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Muetzen (Gesalatz), 2021eko abuztuaren 16an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2113040