210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ezkontza zibilak egiteko tasaren onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkontza zibilak egiteko tasa arautzen duen udal ordenantza.

2021eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erabakia, ekainaren 15ean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta legezko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Esteribarren, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA

Honako hau aldatu da:

Epigrafea-Tarifak:

–Gauzatutako ezkontzagatik, bikoteko kideetako bat gutxienez Esteribarren erroldaturik badago: 70 euro.

–Gauzatutako ezkontzagatik, bikoteko kideetako bat ere Esteribarren erroldaturik ez badago: 140 euro.

Iragarkiaren kodea: L2113154