210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, hiriko kaleen garbiketari buruzko udal ordenantzan. Behin betiko onespena

2021eko ekainaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi ziren aldaketak Hiriko kaleen garbiketari buruzko udal ordenantzaren artikulu hauetan: 1.6 (berria), 20.bis (berria), 22.4 (berria), 43.2.c (berria), 21.1 (aldatua), 22.1 (aldatua); eta, orobat, eguneratu egin ziren zehapenen zenbatekoak. Horri buruzko iragarkia argitaratu zen 2021eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 22an, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak xedatutakoarekin, eta alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da.

Horren guztiaren ondorioz, eta onartutakoa bete beharrez, onetsitako araudiaren testu osoa argitara ematen da, indarra har dezan.

Lizarran, 2021eko abuztuaren 23an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

ONETSITAKO ALDAKETA

1.6. artikulua.

Ordenantza honen xedea da ondotik ematen diren jarduketa eta jarduerak arautzea, Lizarrako Udalaren eskumenen esparruan eta haren udal-mugartearen barnean:

6.–Erabilera publikoko espazioen osasungarritasun, garbitasun eta apaintasun baldintzak zuzenean edo zeharka kaltetzen dituzten portaerak prebenitzea.

20.bis artikulua.

Debekatuta dago usoak eta ahateak elikatzea Udalak horretarako prestatutako espazioetatik kanpo, osasun ondorioengatik, espazio publikoak egoki kontserbatu eta garbi mantentzeari dagokionez, eta hegazti horien ugalketak dakartzan afekzioengatik.

22.4. artikulua.

4.–Ordenantza honetan xedatutakoaren babesean kasu honetan bidezkoak diren zehapenak alde batera utzi gabe, Udalak dagozkion betearazpen-aginduak eman ahalko ditu (hertsapen-isunak ezartzeko ahala barne) hirigintzako legerian xedatutakoaren arabera, betearaztearren betebehar horiek eta bermatzearren higiezinen segurtasun, osasungarritasun eta apaintasun publikoko baldintzak.

43.2.c artikulua.

2.–Honako hauek salbuetsita daude, aurreko 1. zenbakian xedatuari dagokionez:

c) Udaleko alorrek sustatutako horma-irudiak egitea titulartasun publikoko edo pribatuko ondasunetan; bigarren kasuan, jabeen baimena beharko da.

21.1. artikulua.

1.–Higiezinen jabeak behartuak daude horiek behar bezalako baldintzetan mantentzera, segurtasun, garbitasun eta apaintasun publikoari dagokienez.

22.1. artikulua.

1.–Establezimendu, finka eta etxebizitzen jabeak behartuak daude garbi eta osasungarritasun baldintza egokietan edukitzera fatxadak, karrikako zenbakien errotuluak, ageriko mehelinak, sarrerak eta sarbideko eskailerak eta, orokorrean, eremu publikotik ikus daitezkeen eraikin zati guztiak.

Zehapenen zenbatekoak eguneratzea.

ERANSKINA

I. TITULUA

Bide publikoaren garbiketa

ARTIKULU HAU EZ BETETZEA

ARAU-HAUSTEA

(euroak)

1. ALDIZ BERRERORTZEA TITULUKO EDOZEIN ARTIKULUTAN

(euroak)

2. ALDIZ EDO GEHIAGOTAN

(euroak)

9.1

90,00

100,00

150,00

9.2

90,00

100,00

150,00

9.3

90,00

100,00

150,00

9.4

90,00

100,00

150,00

9.5

90,00

100,00

150,00

9.6

90,00

100,00

150,00

9.7

90,00

100,00

150,00

9.8

90,00

100,00

150,00

11.1

90,00

100,00

150,00

11.3

90,00

100,00

150,00

12

90,00

100,00

150,00

13

6,01

12,02

30,05

15.1

90,00

100,00

150,00

16.1

90,00

100,00

150,00

16.2

90,00

100,00

150,00

16.3

90,00

100,00

150,00

17.1

90,00

100,00

150,00

17.2

90,00

100,00

150,00

18

90,00

100,00

150,00

19.1

90,00

100,00

150,00

20

90,00

100,00

150,00

20.bis

400,00

500,00

750,00

21.2

90,00

100,00

150,00

ERANSKINA

II. TITULUA

Bide publikoaren garbiketa

ARTIKULU HAU EZ BETETZEA

ARAU-HAUSTEA

(euroak)

1. ALDIZ BERRERORTZEA TITULUKO EDOZEIN ARTIKULUTAN

(euroak)

2. ALDIZ EDO GEHIAGOTAN

(euroak)

23.1

90,00

100,00

150,00

27.1

90,00

100,00

150,00

29.2

90,00

100,00

150,00

29.3

90,00

100,00

150,00

31

90,00

100,00

150,00

ERANSKINA

III. TITULUA

Hiriaren garbitasuna, honako hauei dagokienez: erabilera arrunta, berezia eta pribatiboa eta karrikako agerpen publikoak.

ARTIKULU HAU EZ BETETZEA

ONDORENGO ARAU-HAUSTEA

(euroak)

1. ALDIZ BERRERORTZEA TITULUKO EDOZEIN ARTIKULUTAN

(euroak)

2. ALDIZ EDO GEHIAGOTAN

(euroak)

33.2

90,00

100,00

150,00

33.3

90,00

100,00

150,00

38.1

90,00

100,00

150,00

38.2

90,00

100,00

150,00

39.2

90,00

100,00

150,00

40.1

90,00

100,00

150,00

41 a)

90,00

100,00

150,00

41.b)

90,00

100,00

150,00

41 c)

90,00

100,00

150,00

41.d)

90,00

100,00

150,00

42.1

90,00

100,00

150,00

42.2

90,00

100,00

150,00

43.1

120,20

240,40

360,61

Iragarkiaren kodea: L2113038