210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa, Landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2021eko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Landabideen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Onespenaren erabakia 2021eko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

Deikaztelun, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

LANDABIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

6. artikulua. Deikazteluko landabideetan ibiltzeko, haien egoerak eta ezaugarriek erakutsiko dute zer abiadura komeni den. Hala, abiadura mantsotu egin beharko da ibilgailu bereziekin, ibilgailu motelekin, animalia saldoekin edo oinezkoekin topo egitean. Are gehiago aro idorretan, hautsa pilatzen baita; izan ere, abiadura bizian joanez gero, bideak hondatzen dira, zirkulazioa hobetzeko botatzen den harea-geruza desagertzen delako.

Dena dela, 40 kilometro ordukoa da gehieneko abiadura.

Udalak, osoko bilkuran hala erabakita, erabat edo hein batean murrizten ahalko du udal sareko bide bat edo gehiago erabiltzea, behin betiko edo aldi baterako, pertsonak, abereak, ibilgailuak eta abar sar daitezen mugaturik, salbuespen izanik landazaintza, zur-aprobetxamenduak, ehiza-aprobetxamenduak eta abar.

Iragarkiaren kodea: L2113097