210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2021eko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2/2021 aldaketa 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean (2019ko aurrekontu luzatua).

2021eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Beriainen, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

2/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 3410 48901

Hitzarmena Beriain futbol klubarekin

5.500,00

Aldaketak, guztira

5.500,00

FINANTZAKETA:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 3410 48900

Dirulaguntza, kirol jarduerak

-5.500,00

Finantzaketa, guztira

5.500,00

Iragarkiaren kodea: L2113158