210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Baztango Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko ekainaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, eremu publikoko lurzorua, hegalkina eta lurpea eta erkideko lurrak modu berezian aprobetxatzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari hasierako onespena ematea erabaki zuen, xedapen iragankor bat sartzeko. Aldaketa hori 2021eko uztailaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 161. zenbakian.

Jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea igaro denez, eta erreklamaziorik, eragozpenik eta oharrik egin ez denez, onartutzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat, haren testu osoa argitaratzea xedatzen da, dagozkion ondorioetarako.

XEDAPEN IRAGANKORRA

2021eko ekitaldian terrazak jartzeko tasari dagokionez, ez da ordenantza aplikatuko.

Baztanen, 2021eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2113084