210. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Autokarabanak eta bizitegi-ibilgailuak horretarako prestatu den eremuan aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2021eko abuztuaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea honako ordenantza hau: Autokarabanak eta bizitegi-ibilgailuak Aiegin, horretarako prestatu den eremuan, aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen duen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta aurkez ditzakete erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aiegin, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2113113