202. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Oihan aprobetxamenduen enkantea

Etxalarko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–1. lotea:

  • Alderdiak: Arrizabaleta, Artzamena, Ezkututza, Galardi, Nabarrola, Salañeko borda, Unanegi, Hirusasi (6b, 85ef, 15f, 13d, 84ifg, 19f, 20e, 67b, 18e, 83f eta 26gh unadak).
  • Espeziea: larizio pinua (Pinus. nigra) eta alertzea (Larix kaempferi).
  • Bolumena: 2.640,03 m³ (322,06 m³ zur eta 2.317,97 m³ enbor txiki).
  • Oin kopurua: 19.003
  • Mozketa-mota: Bakantzea.
  • Hasierako prezioa: 16.742,79 euro, BEZ kanpo.

–3. lotea:

  • Alderdiak: Altxata, Arrakoitz, Olazarra, Zimeldiko erreka (42a, 55c, 56b, 94gh, 1d, 4cdf unadak).
  • Espeziea: akazia (Robinia pseudoacacia), gaztainondoa (Castanea sativa), platanoa (Platanus
  • hybrida), pagoa (Fagus sylvatica), haritz amerikarra (Quercus rubra), lizarra (Fraxinus excelsior),
  • gereziondoa (Prunus avium), astigarra (Acer pseudoplatanus).
  • Bolumena: 2.632,46 m³ (1.981,73 m³ zur eta 650,73 m³ enbor txiki).
  • Oin kopurua: 4.293.
  • Mozketa-mota: Erabat, bakantzea.
  • Hasierako prezioa: 35.612,06 euro, BEZ kanpo.

–4. lotea:

  • Alderdiak: Hirusasi, Zimeldiko erreka (25bd, 4eg, 5cfim unadak).
  • Espeziea: haritz amerikarra (Quercus rubra), Lawson altzifrea (Chamaecyparis lawsonniana).
  • Bolumena: 966,18 m³ (616,98 m³ zur eta 349,20 m³ enbor txiki).
  • Oin kopurua: 722.
  • Mozketa-mota: Erabat, bakantzea.
  • Hasierako prezioa: 13.471,73 euro, BEZ kanpo.

Proposamen ekonomikoak Etxalarko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2021eko irailaren 16ko 11:00k baino lehen; hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta onartutako ereduari lotuko zaio.

Eskaintza ekonomikoak Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2021eko irailaren 16ean, 12:00etan.

Sesteorako epea bukatuko da 2021eko irailaren 22an, 12:00etan.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2021eko irailaren 22an, eginen da, 13:00etan, Etxalarko Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan eta udaleko web atarian (www.etxalar.eus).

Etxalarren, 2021eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2112259