202. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko obren arduradun lanpostu bat. Izendapen proposamena

Bat etorriz proben kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin, Alesbesko Udaleko obren arduradun lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketari dagokionez, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan ezarritakoa betez, alkateak, 2021eko abuztuaren 13an eman ebazpen batean, erabaki zuen Efrén Fabo Nacianceno izendatzea Alesbesko Udaleko obren arduradun, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, behar diren agiriak aurkezteko, eskatzen diren gaitasun baldintzak eta gainerakoak frogatzeko, deialdiaren 3. eta 9. oinarriei jarraikiz (deialdia 2021eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an).

Alesbesen, 2021eko abuztuaren 13an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2112582