202. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Hasiera ematea gazteriako 2 teknikari-lanpostu eta berdintasuneko 2 teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak ofizioz berrikusteko prozedura berriari

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2021eko abuztuaren 2an:

«Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko azaroaren 9an hartutako Erabakiaren bidez, zeina 2020ko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan, argitaratu baitzen, ofizioz berrikusteko prozedurari hasiera ematea onetsi zen 2019ko maiatzaren 21eko Gobernu Batzordeak (9/EL) onetsitako Gazteriako bi teknikari-lanposturen eta 2019ko maiatzaren 21eko Gobernu Batzordeak (10/EL) onetsitako Berdintasuneko 2 teknikari-lanposturen deialdiak kaltegarri deklaratze aldera.

Ikusirik ofizioz berrikusteko prozedurari hasiera eman zitzaionetik sei hilabetetik gorako epea iragan dela ebazpenik eman gabe, eta ikusirik, baita ere, txosten juridikoa eta espedientean jasotako gainerako dokumentazioa, erabakitzen da:

1. Iraungitzat deklaratzea Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko azaroaren 9an hartutako Erabakiaren bidez hasitako ofiziozko berrikuste-prozedura, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 106.5. artikuluarekin bat.

2. Ofizioz berrikusteko beste prozedura berri bati hasiera ematea, maiatzaren 21eko Gobernu Batzordeak (9/EL) onetsitako Gazteriako bi teknikari-lanposturen eta 2019ko maiatzaren 21eko Gobernu Batzordeak (10/EL) onetsitako Berdintasuneko 2 teknikari-lanposturen deialdiak kaltegarri deklaratzeko.

3. Bertan behera uztea bi deialdi horien betearazpena.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, interesdunei hamar eguneko alegazio-epea emateko, ohartarazita, entzunaldi-izapide hori gorabehera, ezin dela errekurtsorik jarri egintza honen kontra.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 2an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, María Echavarri Miñano.

Iragarkiaren kodea: L2112618