202. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udaltzaingorako 25 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren aldaketa

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2021eko abuztuaren 6an:

«Giza Baliabideetako zuzendariak 2021eko uztailaren 16an emandako ebazpenaren bidez izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen Iruñeko Udaltzaingorako 25 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

1.–Ohartarazita Erregistroen lotura arteko sisteman akats bat izan dela -izan ere, 2021eko uztailaren 6an Nafarroako Gobernuak Tuteran duen erregistro elektronikoan aurkeztutako 2021/740009 eskabidea ez zen jaso Udal Erregistroan- honako hau ebatzi dut: 2021eko uztailaren 16ko ebazpenaren aldaketa onestea, Antonio González Galindo jauna txanda librean izangai gisara onarturik.

2.–Ohartarazita Andoni Baringo Bláquez jaun izangaiaren datuak oker transkribatu direla haren izen propioa zerrendan ez baita zuzena, honako hau ebatzi dut: 2021eko uztailaren 16ko ebazpenaren aldaketa onestea, lehen aipatutako izangaiaren datuak zuzendurik, Andoni Baringo Bláquez jaun gisara behin betiko ager dadin txanda libreko izangai onartuetan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 6an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2112617