202. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 21ean egin bilkuran, besteak beste erabaki hau hartu zuen:

“Berriozarko Udaleko Obra alorreko zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena.

2020ko 273. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Lanpostu hori Berriozarko Udaleko Obra alorrekoa da. Bat etorriz deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoarekin.

Ikusirik, orobat, oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak eta epaimahaiak eginiko izendapen proposamena, Berriozarko Udalaren web-orrian argitaratu baitzen 2021eko ekainaren 22an.

Proposaturiko izangaiak aurkeztutako dokumentazioa azterturik.

Gobernu Batzarrak, aho batez, erabakitzen du:

Lehenbizikoa.–Martín José Zubieta Valencia izendatzea zerbitzu anitzetako enplegatu, Berriozarko Udalaren Obra alorrean ari dadin, funtzionario izaerarekin, eta berari adjudikatzea plantillan 116 zenbakiarekin identifikatutako lanpostu hutsa.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea 2021eko urriaren 1ean jabetu beharko duela lanpostuaz. Hala egin ezean, Berriozarko Udaleko funtzionario izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2021eko uztailaren 27an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2112790