202. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

749E/2021 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Arakilgo Arau Subsidiarioen aldaketa egituratzaile bati buruz. Aldaketa Jesús Alonso Serna jaunak sustatu du eta Aizkorbeko 1. poligonoko 13. lurzatiari eragiten dio.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Aldaketa hau Arakilgo Udalak 2021eko apirilaren 30ean onetsi zuen hasiera batez.

Aldaketaren helburua da hiru lurzoruan sartzea 13B azpilurzatia, gaur egun nekazaritzako eta abeltzaintzako produktibitate ertaina duen hiri urbanizaezin gisa sailkatua dagoena. Horrela, hiri-lurzoru finkatuko exekuzio-unitate berri bat sortuko da, etxebizitza bat hartzeko ahalmena duena.

13. lurzatiak 717,78 m² ditu, eta bi azpilurzatitan banatua dago: A azpilurzatia, hiri-lur dena, 194,6 m²-koa, eta B azpilurzatia, 523,13 m²-koa. Herrigunetik ipar-mendebaldera dago, eta ekialdean herrigunearekin eta haurren parkearekin egiten du muga, eta mendebaldean, zenbait belardirekin. Tipografia irregularra du: alde batean laua da, eta desnibel handia du hegoaldeko eta ekialdeko mugen aldean. Belarditarako erabiltzen da, eta han ez da hauteman ingurumen balio nabarmeneko enklabe edo elementurik. Proposatutako bizitegi-erabilera berriak ez du azpiegitura berririk behar, eraginpeko eremua herrigunearen mugakidea baita; izan ere, herriguneak jada baditu ur hornidurarako, ur beltzen saneamendurako eta hornidura elektrikorako oinarrizko azpiegiturak.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikaturako prozedura behar bezala gauzatu dela, eta zehaztu du proposamenak ez duela ingurumen ukipenik eragiten, ez eta ibarraren lurralde eredua aldatzen ere.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Arakilgo Arau Subsidiarioen aldaketa honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: Arakilgo Arau Subsidiarioen egiturazko aldaketa, Aizkorbeko 1. poligonoko 13. lurzatian. Jesús Alonso Serna da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hirigintza Atalari eta Arakilgo Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko uztailaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2112441