20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Larraintzarko 13. poligonoko 109. lurzatia urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Ultzamako Alkatetzak, 2020ko abenduaren 31n emandako 271/2020 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen Larraintzarko (Ultzama) UE.–0.7-A exekuzio unitatea (13. poligonoko 109. lurzatia) urbanizatzeko proiektuaren espedientea, Amaya Olascoaga Recaldek eskatuta. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, honako arau hauen ondorioetarako: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikulua, 168.etik 170.era bitarteko artikuluak, 72., 74., 79. artikuluak eta haiekin bat heldu direnak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2100739