20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, alkateak 2020ko abenduaren 23an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat egitea 2. poligonoko 1030. eta 1031. lurzatietan, etxebizitza eraikitzeko lerrokadurak aldatzeko, Raúl Muñoz Hernándezek eta Natalia Marín Alfarok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2100448