20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Lerateko UC-10.3 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak 2020ko azaroaren 12an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Lerateko UC-10.3 urbanizazioa urbanizatzeko proiektua, UC-10.3 Unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, xedatzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Gesalazko Udalak, 2021eko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Lerateko UC-10.3 urbanizazioa urbanizatzeko proiektua, UC-10.3 Unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Muetzen, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2100740