20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa 2065. eta 2066. lurzatietan.
Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa egitea Udalaren Hirigintza Planeko APA 1eko M3B etxe-sailean (Iturrieta kalea), baina soilik 2065. eta 2066. lurzatien tipologia aldatuz. Sustatzailea Javier Pérez García da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2100416