20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

57E/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla deialdi honetako lanpostuak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 9ko 870E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak urriaren 29an emandako 1641E/2020 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Horiek horrela, izangai bakar bat aurkeztu denez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruko lekualdatze txandan, eta erregelamenduzko epearen barruan aukeratu ez duenez Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu bat ere, bidezko da deklaratzea bete gabe gelditu direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2100492