196. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 343/2021 Prozedura

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 0000343/2021 prozeduran, 111/2021 Autoa eman da 2021eko uztailaren 29an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

0000111/2021 autoa.

Iruñean, 2021eko uztailaren 29an.

Lehendakaria: M.ª Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Aurrekariak

Lehena.–2021eko uztailaren 28an bidalitako idazki baten bidez, Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak eskatu du judizialki berrestea Osasuneko kontseilariaren 2021eko uztailaren 27ko 26/2021 Foru Aginduaren bidez hartutako neurriak (foru agindu horren bidez luzatu eta puntualki aldatu egin zen Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 22/2021 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu zituena Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz), judizialki baimendu diren geroko aldaketa guztiekin. Neurri horiek 2021eko uztailaren 30etik irailaren 2ra arte izanen dute indarra, salbu eta 40. puntuko lehen atalean ezarritakoak (gaueko zirkulazioa murriztea), 2021eko abuztuaren 5era arte indarra izanen baitu, egun hori barne.

Bigarrena.–Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2021eko uztailaren 28an berean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain gelditu zen.

Txostengilea Raquel H. Reyes Martínez magistratu andrea da, sala honen iritzia azalduko duena.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Baimentzea Osasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 22/2021 Foru Agindua luzatzea, baldintza berdinetan (foru agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz), bai eta geroago izan dituen aldaketa guztiak ere, judizialki baimendu direnak, eta foru agindu horren 35. puntuaren aldaketa, goian egindako zehaztapenekin. 2021eko uztailaren 30etik irailaren 2ra arte izanen dituzte ondorioak, bi egun horiek barne.

Baimentzea, orobat, foru agindu horren 40. puntuan jasotako neurria, hots, foru aginduaren zerrendan/eranskinean identifikatutako herrietako biztanleei gaueko ordutegian, zehazki, 01:00etatik 06:00etara, zirkulatzeko askatasuna mugatzen diena asteburuetan (larunbatean eta igandean), jaiegunetan, jai bezperetan eta herriko jaiak eginen ziratekeen egunetan, zeinak indarra izanen baitu 2021eko uztailaren 30etik abuztuaren 5era arte, bi egun horiek barne.

2. Administrazioak Administrazioarekiko Auzien Sala honi jakinarazi beharko dio berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Administrazioak txosten bat igorri beharko dio auzitegi honi, zazpi egun naturaleko epean, bilakaera epidemiologikoari eta hartutako neurrien eraginkortasunari buruzkoa.

4. Eragindako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta haren aurka kasazio errekurtsoa aurkezten ahal dela, Auzitegi Gorenari zuzendua, hiru egun balioduneko epean, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen 87. eta 87 ter artikuluarekin (8/2021 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarria; 2021eko maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta bertan berariaz aurreikusten diren izapideekin. Horretarako, ez da nahitaezko baldintza aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 9an.–Justizia Administrazioaren Salako letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2112446