196. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, instalazio honi dagokion aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera dela-eta: “Campos De Zuloaga eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 62 MWnom-ekoa, energia ateratzeko haren azpiegitura eta energia ateratzeko azpiegitura komunak”

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, “PSFV Campos de Zuloaga, 62 Mw-ekoa” proiektu fotovoltaikoaren aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egitekoa. Hona eskaeraren ezaugarri nagusiak:

–Espediente zenbakia: PFot-726.

–Eskatzailea: Falck Renewables Power 2; helbide hau duena: Serrano kalea, 27, 4. solairua, 28001 Madril.

–Eskaeraren xedea: “PSFV Campos de Zuloaga, 62 Mw-ekoa” proiektu fotovoltaikoaren, energia ateratzeko haren azpiegituraren (33/220kV-eko azpiestazio elektrikoa eta 220kV-eko linea elektrikoa) eta hari lotutako azpiegitura komunen (azpiestazio kolektorea eta 220 kV-eko linea elektrikoa 220kV-eko REE - Orcoyen azpiestazioraino) aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskaera.

–Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala. Alegazioak Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako arlo horri zuzenduko zaizkio, helbide honetan: Merindadeen plaza, zk.g., 31071 Iruña.

–Instalazioen deskribapena: “Campos de Zuloaga eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 62 MW-ekoa, eta energia ateratzeko haren azpiegitura (33/220kV-eko azpiestazio elektrikoa eta 220kV-eko linea elektrikoa)” proiektua egonen da Zizurgo eta Oltza zendeako udalerrietan (Nafarroa), eta energia ateratzeko azpiegitura komunek (azpiestazio kolektorea eta 220 kV-eko linea elektrikoa 220kV-eko REE - Orcoyen azpiestazioraino), berriz, Oltza zendeako eta Orkoiengo udal-mugarteak ukituko dituzte (Nafarroa).

Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

–Eguzki-instalazio fotovoltaikoa: 122.928 eguzki-modulu monokristalino, 570 Wp-ekoa bakoitza. 3.125 KVA-ko 21 inbertsore izanen dira, 50 ºC-tan, eta 62 MW-eko potentzia nominalarekin.

–Baterien edo energia metagailuen bidezko sistema.

–33 kV-eko lineak, azpiestazio jasotzaileari lotzeko.

–33/220kV-eko azpiestazio jasotzailea.

–220kV-eko aireko ebakuazio linea (ez garraiorako), 5,47 km luze dena. Linea horrek lotuko ditu 33/220 kV-eko azpiestazio jasotzailea eta azpiestazio kolektorea.

–Proiektuari lotutako instalazioetatik (PSFV Campos de Zuloaga, bi haize-parke eta hirugarren sustatzaile independenteen lau instalazio fotovoltaiko, eskaera independenteen bidez tramitatuko direnak) energia ateratzeko azpiegitura komunak: azpiestazio kolektore bat eta 220 kV-eko linea bat 220 kV-eko REE-Orcoyen azpiestazioraino.

–Aurrekontu zenbatetsia:

–Eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta energia ateratzeko haren azpiegitura: 42.273.062,06 euro.

–Energia ateratzeko instalazio komunak: 3.349.094,35 euro.

–Xedea: energia elektrikoa sortzea eguzki-instalazio fotovoltaiko baten bidez, eta hura ebakuatzea energia elektrikoa garraiatzeko sarera.

–Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloaren bulegoetan (Merindadeen plaza z.g., 31071, Iruña), aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es//portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 9an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2112535