196. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Hirigintzako arauen aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2021eko uztailaren 21ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko hirigintzako arauen aldaketa xehakatua. Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko maiatzaren 28ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratua izan zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin bat etorriz, iragarki hau argitaratzen da, Arantzako Udal Planeko arauen idazketa berriarekin batera.

Arantzan, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2112272