196. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Erabaki hori 2021eko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduak betez, aipatu ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Anuen, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zerga-egitatea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da eskatze hutsarekin, norberaren intereserako, edozein agiri egitea udal administrazioak edo udal agintariek, betiere euren eskumeneko agiriak.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira pertsona natural nahiz juridikoak zeinek eskatzen duten edo sorrarazten duten udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak egitea, edo zeinek agiri haien onura jasotzen duten.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

1 Eskabideak eta agiriak:

a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den agiri bakoitzeko. 3,10 euro bakoitzeko.

b) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak. 3,10 euro espediente bakoitzeko.

c) Partikularren interesetan Alkatetzak baimendu edo berrikusi beharreko edozein agiri. 3,10 euro bakoitzeko.

2 Bestelakoak:

–Fotokopiak (10 baino gehiago): 0,10 euro bakoitzeko

–Konpultsatuak: 1,85 euro/unitatea

3 Ziurtagiriak:

a) Udalean diren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 4,00 euro

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 3,00 euro.

c) Beste ziurtagiri edo zedula motak: 3,00 euro.

4 Hirigintzako zerbitzuak:

a) Lursailaren hirigintza kalifikazioa: udal arkitektoarekin partikularrek salgai dituzten lurzatiei buruz udal bulegoetan egiten den idatzizko txosten edo kontsulta bakoitzeko, 40 euro kobratuko dira aurrez aurreko kontsulta edo txostena. Baina kontsulta telefonoz edo posta elektronikoz egiten bada, dohainik izanen da.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2 Orobat, ez da emanen udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk baldin agiria ematen duen funtzionarioak ez badu zeregin hori bete. Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.

7. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen Sarrera eta Irteerako Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten agiri zigiludun guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan egunero diru-sarrerak eginen dituzte, dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Iruzurraren erantzule izanen dira Udal administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak. Iruzurra indarra duten xedapenetan ezarritako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezarri ez den orotan, aplikatuko da xedaturik dagoena ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du, eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iragarkiaren kodea: L2111859