196. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

91/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide bat ordeztea xedatzen duena.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 102/2019 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Estatistika Kontseiluko kideen kargu-uzteak eta izendapenak xedatzeko, bertan ordezkaritza duten departamentuek eta erakundeek proposatuta.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eskatu du Mónica López Rodríguez izenda dadila kontseilukide, Fernando Izco Garcíaren ordez.

Horiek horrela, Nafarroako Estatistika Institutuak proposaturik,

AGINTZEN DUT:

1. Mónica López Rodríguez izendatzea Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa, eta Fernanco Izco Garcíaren ordez.

2. Foru agindu hau interesdunei eta Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 2an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2111980