191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERATSAIN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Beratsaingo Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako baso-aprobetxamendu hauek adjudikatzeko:

Beratsaingo Basaketa mendia, Muskilikoerreka eta Zagarre, 1.630 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa 26.934,25 euro da. Larizio pinua da (baten bat ler gorria).

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Atezko Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (15:00ak arte). Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Baldintza teknikoak eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Atezko Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Beratsainen (Atetz), 2021eko abuztuaren 9an.–Kontzejuko burua, Aitor Egozcue Guerendiain.

Iragarkiaren kodea: L2112317