191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Zahar-etxea kudeatzeko udal-sozietatea sortzeko memoria eta estatutuen proiektua. Hasierano onespena

Baztango Udalak, 2021eko uztailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Baztango Udalean Tokiko Merkataritza Sozietate bat eratzeko Estatutuen proiektua eta Memoria onestea. Horretarako izendatutako Azterketa Batzordeak idatzi ditu horiek.

2.–Tokiko Merkataritza Sozietate bat eratzeko Estatutuen proiektua eta Memoria jendaurrean paratzea, 30 egun naturaleko gutieneko epean, alegazioak eta oharrak egin daitezen.

3.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzea.

Baztanen, 2021eko uztailaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2112290