191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ikusirik ni, Dabid Iturria Almandoz, Arantzako alkatea, 2021eko abuztuaren 2tik 27ra herritik kanpo egonen naizela.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan xedaturikoa (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsia),

EBATZI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskurantza guztiak alkateordea den Eneko Sarrias Zoco jaunaren esku uztea 2021eko abuztuaren 2tik 27ra.

2. Eskuordetze hau Eneko Sarrias Zoco alkateordeari jakinaraztea.

3. Osoko Bilkurari hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea dagozkion ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2021eko uztailaren 30an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2112023