191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-708

Guillermo Agorreta Sánchezek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 8 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren eskuinaldean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, El Montecillo izeneko alderdian (7. poligonoa, 63. lurzatia), Buñuelgo udal mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 2 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 100 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura 145,08 hektareako baratze bat (tipula eta brokolia) tantaka ureztatzeko erabiliko da, Buñuelgo (Nafarroa) udal mugarteko 7. poligonoko 9., 10., 11., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 27., 28., 29., 30., 31., 32., 51., 54., 55., 62. eta 63. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 92.065,4 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 6,35 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen kopia eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan. Halaber, eskuragarri egonen dira subterráneas@chebro.es posta elektronikoaren bidez eskatzen dituztenentzat.

Zaragozan, 2021eko uztailaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2111710