191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-710

Javier López Morenok, Daniel María Román López Morenok, María Josefa López Morenok, María Cristina López Morenok, María Carmen López Morenok, Jesús Baltasar López Morenok eta María Concepción López Morenok honako ezaugarri eta datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 10 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaira eskuinaldetik isurtzen den Tollo erreka-zuloaren eskuinaldean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, El Montecillo izeneko alderdian (7. poligonoa, 7. lurzatia), Buñuelgo udal mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 10 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 7,1 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura 12,65 hektareako baratzea tantaka ureztatzeko erabiliko da, Buñuelgo udal mugarteko (Nafarroa) 7. poligonoko 7. eta 53. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 79.600,1 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 5,49 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko uztailaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2111709