191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskumen eskuordetzea, lehendakaria kanpoan egoteagatik

Amaia Jaka Apezetxea andreak, mankomunitate honetako lehendakariak, 2021eko uztailaren 28ko 14/2021 Lehendakari Ebazpena ebatzi zuen:

Amaia Jaka Apezetxeak, Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.artikuluak onartzen dion gaitasunean oinarrituta, eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkion eskumenetan oinarrituta, honakoa

ADIERAZTEN DU:

Lehena.–2021eko uztailaren 31tik abuztuaren 22ra bitarte mankomunitateko eskumen esparrutik eta udalerritik at egongo naizela.

Bigarrena.–Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 23.3 artikuluak honakoa ezartzen du: “alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).”

Lehendakaria izendatutako batzarre berean Maialen Apezetxea izan zen lehendakariorde izendatua.

Hirugarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak ezartzen du, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren haren esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

EBAZTEN DU:

Lehena.–Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Lehendakariordea Maialen Apezetxea Etxeberria lehendakariari esleitu eta legez ezarritako eginkizun guztiak burutzeko nire ordezko izendatzea.

Bigarrena.–Eskuordetzearen iraupena kanpoan egongo naizen egunetarako baino ez da izango. Hau da, uztailaren 31tik abuztuaren 22a bitarte biak barne.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iturengo Herriko Etxeko iragarki oholean ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.”

Leitzan, 2021eko uztailaren 28an.–Lehendakaria Amaia Jaka Apezetxea.

Iragarkiaren kodea: L2111986