191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetzaren ordezkapena, kanpoan egoteagatik

Ikusita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua.

Kontuan izanda alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatzen duenean, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren ordenean.

Alkatea (ebazpen honen sinatzailea) 2021eko abuztuaren 16tik 22ra (biak barne) herritik kanpo egongo dela kontuan izanda.

Guzti hori dela eta, Alkatetza honek, EBATZI DU:

1.–2021eko abuztuaren 16tik 22ra, biak barne, Iker Gorriti Borreguero lehenengo alkateordeak nire eginkizun guztietan ordezka nazala agintzea.

2.–Erabakia interesdunari jakinaraztea bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3.–Udalbatzaren lehenengo ohiko osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Uharte Arakilen, 2021eko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2112330