191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udal-talde Politikoen esleipenak aldatzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak arautzen ditu, alde batetik, talde politikoentzako diru-esleipenak edo -zuzkidurak; bestetik, udal-zinegotziek beren karguak betetzeagatik izanen duten ordainsari-araubidea, baldin eta kargu horiek arduraldi esklusiboan edo arduraldi partzialean betetzen badituzte, edo, aurreko bietako bat ere ez badute, kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik. Kide dira, eta bateraezinak dira.

Udal-talde politikoentzako diru-esleipenak edo diru-zuzkidurak Udalbatzaren Osoko Bilkurari dagozkio, eta horrek, urteko aurrekontuen kargura, diru-zuzkidura bat esleitu ahal izanen die talde politikoei. Diru-zuzkidura horrek osagai finkoa izan beharko du, talde guztientzat berbera, eta beste bat aldakorra, kide-kopuruaren arabera.

Udal-talde politikoentzako diru-esleipen hori helburu jakin baterako da, eta helburu naturala da talde politikoak bere udal-jarduera korporatiboan funtziona dezan erraztea; korporazioaren zerbitzura dauden edozein motatako langileak ordaintzeko edo ondare-izaerako ondasunak eskuratzeko legezko debekua; eta funts horien erabilera justifikatu beharko da, eta administrazio-kontrolaren mende geratuko da, baita jurisdikzio-kontrolaren mende ere.

Aurrekoan ez bezala, kide anitzeko organoetara joateagatik ematen den ordainsaria guztiz konpentsatzailea da kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeak ezinbestean dakarren ahalegin, lan eta dedikazioagatik. Hala, justizia-auzitegiek ulertu dute, alde batetik, bilkura egiten den bitartean materialki okupatutako denbora, eta, bestetik, gai-zerrenda osatzen duten puntuak prestatzeak eta aztertzeak –indibidualki eta/edo kasuan kasu dagokion udal-taldearen barruan– dakarren lana eta ahalegin gehigarria.

Osoko Bilkurak, 2019ko uztailaren 5ean hartu erabakian, hauxe dio lehenengo:

“Lehenengoa.–2019. urterako, talde politikoentzako diru-kopuru hauek ezartzea:

Udalbatzan ordezkaritza duen talde politiko bakoitzari hilean zenbateko finko bat esleitzea, kide bakoitzeko berbera eta hilean 66,24 eurokoa.

Talde bakoitzeko ordezkaria edo haren ordezkoa Jarraipen eta Kontrol Batzordera joaten ez bada, bilkurako 22,08 euroko zenbateko finkoa kenduko da kide bakoitzeko, eta 66,24 euroko deskontua eginen da hilean taldeko kide bakoitzeko.”

Akordio horrek, beraz, Jarraipen eta Kontrol Batzordera ez joatearen arabera murriztu daitekeen kopuru jakin bat talde politikoei esleitzea aurreikusten du, bi esleipen mota nahastuz: udal-talde politikoari esleipen ekonomikoa ematea eta kide anitzeko organo batera ez joateagatik zigorra ezartzea. Hori dela eta, zuzendu egin behar da.

Espedientean Udal Kontu-hartzailetzaren eta Udal Idazkaritzaren txostena ageri da, baita Zerbitzu Orokorren Informazio Batzordearen aldeko irizpena ere, 2021eko uztailaren 20ko bilkuran.

Horrenbestez, Tafallako Udalak,

ERABAKI DU:

Lehenengoa.–2019ko uztailaren 5eko Udalbatzaren Erabakiaren lehenengo erabakia aldatzea eta bigarren atala kentzea. Honela geratuko da idatzita:

“Lehenengoa.–2019. urterako, Talde Politikoentzako diru-kopuru hauek ezartzea:

Udalbatzan ordezkaritza duen talde politiko bakoitzari hilean zenbateko finko bat esleitzea, kide bakoitzeko berbera eta hilean 66,24 eurokoa.”

Bigarrena.–2019ko uztailaren 5eko Udalbatzaren Erabakiaren gainerako erabakiei eustea.

Hirugarrena.–Adierazi behar da erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera izanen dituela ondorioak.

Laugarrena.–Erabaki hau Udalbatzako kideei, Udal Kontu-hartzailetzari eta Udal Idazkaritzari helaraztea, jakinaren gainean egon daitezen.

Bosgarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udaleko iragarki-taulan osorik argitaratzeko agintzea, denek horren berri izan dezaten. “

Tafallan, 2021eko uztailaren 27an.–Udal-idazkaria, Nekane Agreda Arróniz

Iragarkiaren kodea: L2112185