191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdia, Iruñean turismoa dinamizatzeko ekitaldi edo proposamenak antola ditzaten. Laburpena

DDBN (Identif.): 576907.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/ 576907).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarte (biak barne) Iruñean turismoa dinamizatzeko eta hiria sustatzeko ekitaldi edo proposamenak antolatzen dituzten turismoaren arloko elkarteei. 2020. urtean hasitako jardueren kasuan, ezin izanen dute laguntza hau jaso Udal honek argitaraturiko aurreko deialdian dirulaguntza jaso zutenek edo jarduera horretarako laguntza eskatu eta egiteari uko egin ziotenek laguntza emateko ebazpena eman ondoren.

Iruñean, 2021eko uztailaren 22an.–Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2111846