2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Alkatearen eskuordetza, kanpoan egoteagatik
Datorren 2021eko abuztuaren 20tik 29ra herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabaera,
ERABAKI DUT:
1. Alkate bezela ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Alaitz Eskudero Bergara alkateordearen esku uztea, nire ausentzia ordezkatu dezan aipatutako egunetan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.
Goizuetan, 2021eko abuztuaren 2an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2112473