191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, gobernuz kanpoko erakundeei 2021ean dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 578943.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/578943).

Interesa duten erakundeek eskabidea bete behar dute, deialdi honi erantsitako eredu normalizatuan, eta haren legezko ordezkariak sinatu behar du. Eskaerak aurkezteko epea hilabete izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honen 3. eta 5. oinarrietan aipatutako agiriak eta argibideak aurkeztuko dira eskabideekin batera.

Berriobeitin, 2021eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2112260