190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-P-138

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko ekainaren 15ean emandako Ebazpenaren bidez, Gabriel Jubera Villegasi, Antonio Jubera Iruritari, Juan Jubera Iruritari, Miguel María Jubera Iruritari eta María Isabel Baraibar Elizagari ur publikoen aprobetxamendua eman zaie putzu batetik ura ateratzeko. Putzu hori Anueko udal-mugarteko (Nafarroa) Urataka alderdian dago, 7. poligonoko 109. lurzatian, Ultzama ibaiaren ezkerraldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen lur azpiko ur-masan, 025-Goi Arga-Goi Irati izenekoan, hain zuzen. Ura abeltzaintzarako erabiliko da, 7.000 hegaztiri (ahateak) edaten emateko, Anueko udal-mugarteko (Nafarroa) 7. poligonoko 109. eta 125. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 1.760 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,081 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko ekainaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2111683