190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-891

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko maiatzaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, Jesús María Aparicio Puyori ur publikoen aprobetxamendua eman zaio putzu batetik ura hartzeko, Ebro ibaiaren ezkerraldean, ibilguen polizia eremutik kanpo, lur azpiko Ebroko alubioi lurrak: Tutera-Alagón izeneko 052 ur masan, Mondorotica alderdian, Tuterako udal-mugarteko (Nafarroa) 32. poligonoko 237. lurzatian, 1,314 hektareako baso-mintegia tantaka eta aspertsioz ureztatzeko, Tuterako udal-mugarteko (Nafarroa) 32. poligonoko 223., 236. eta 237. lurzatietan. Urtean gehienez ere 6.800 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,363 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2111671