190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Arraitzako 4. poligonoko 48. eta 109. lurzatietan. Behin betiko onespena

Zabaltzako Udalak, 2021eko uztailaren 21ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezi bat Arraitzako 4. poligonoko 48. eta 109. lurzatietan (Zabaltzako udalerria), Zabaltzako Udalak berak sustatuta.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an, eta ez da alegaziorik jaso.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa.

Arraitzan, 2021eko uztailaren 23an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111903