190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkate udalburuak, 2021eko abuztuaren 2an, 104/2021 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa, hitzez hitz:

Oporrak direla-eta, udal-mugartetik kanpo izanen naiz abuztuaren 9tik 31ra bitartean (biak barne). Hortaz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44.tik 47.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatearen eginkizun guztiak uztea Donato Castrillo Herrero lehen alkateordearen esku aipatutako denbora-tartean: 2021eko abuztuaren 9tik 31ra bitartean, alegia.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Edonola ere, eskuordetzeak ebazpenaren dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Villatuertan, 2021eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2112166