190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela “alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean”.

Kontuan hartuz Alkatetzaren 2019ko uztailaren 1eko 2019/0057 Ebazpena, zeinaren bidez Santakarako Udaleko lehen alkateorde izendatzen den Jorge Cervera Ibiricu.

Ikusirik Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen paragrafoan xedatzen dena (deustan ukatu gabe bigarren paragrafoan xedatua): Kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, alkatearen eginkizunak ezin izanen ditu hartu dagokion alkateordeak eskuordetze espresurik gabe. Eskuordetze horrek 44. artikuluaren 1. eta 2. zenbakietako baldintzak bete beharko ditu.

Kontuan harturik abuztuaren 9tik 13ra bitartean udalerri honetatik kanpo izanen naizela.

Honako arau hauek ematen dizkidaten eskumenak baliatuz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikulua, zeina aplikatzen baita lege beraren 47.2 artikuluaren bitartez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatearen eginkizun guztiak lehen alkateorde Jorge Cervera Ibiricuren esku uztea 2021eko abuztuaren 9tik 13ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta jendaurrean jartzea Santakarako Udalaren iragarki-taulan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikulua betetze aldera.

Santakaran, 2021eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2112268