190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLAKARIZKETA

Ollakarizketa herriaren izen ofiziala aldatzea. Jenduarreko informazioa

Kontzejuko Batzarrak, 2021eko ekainaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriaren izen ofiziala aldatzeko erabakia, orain arte Ollacarizqueta zena aurrerantzean gaztelaniazko eta euskarazko Ollacarizqueta/Ollakarizketa izen elebiduna izan dadin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 eta 37.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, hasierako onespena jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ollakarizketan, 2021eko uztailaren 5ean.–Kontzejuko burua, Jose Ignacio Subiza Ataun.

Iragarkiaren kodea: L2112182