190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Alkatetzaren eskuordetzea, abstentzioagatik

Melidako alkateak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal funtzionario bati irekitako 248/2021 zenbakiko espediente zehatzailean parte hartzeko eragozpenaren aurrean, abstenitzeko arrazoi deklaratua egoteagatik, Iñigo Erdociain Garde alkateordearen esku uzten ditu, tramite guztietan espedientea bukatu arte, Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 41. artikuluaren 14. apartatuari dagokionez, letra huek:

e) Diziplina espedienteen instrukzioa agintzea, eta langile mota guztiei ohartarazpenak egin eta prebentziozko etetea ezartzea.

f) Udalbatzako langile guztiei sariak eta zehapenak ezartzea, salbu zehapena denean zerbitzutik kentzea edo lan-kontratudunak lanpostutik kaleratzea.

Eskuordetze horrek indarra hartuko du ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Melidan, 2021eko uztailaren 30ean.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2112102