190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honakoa

DEKRETATZEN DUT:

1. Mañeruko Udaleko bigarren alkateorde Patricia Echarren Salvatierraren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2021eko abuztuaren 2tik 16ra, Mañeruko udal-mugartetik kanpo naizen bitartean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Mañeruko Udalaren iragarki-taulan ediktu bidez ikusgai jartzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

3. Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatuari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean ezin izanen dituela errebokatu lege beraren 43. artikuluaren bidez nik egindako eskuordetzeak.

4. Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.

Mañerun, 2021eko abuztuaren 3an.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2111977