190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ikusirik ni, Juankar Unanua Navarro, Igantziko alkatea, 2021eko abuztuaren 16tik 22ra herritik kanpo egonen naizela.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan xedaturikoa (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsia).

EBATZI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak alkateordea den Xabier Sarasola Salegi jaunaren esku uztea 2021eko abuztuaren 16tik 22ra.

2. Eskuordetze hau Xabier Sarasola Salegi alkateordeari jakinaraztea.

3. Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Igantzin, 2021eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2112249